(EUS)
Mallabiko Mendizaleak taldeak bere bigarren mendi-irteera egin zuen irailaren 19an, eta guztira 22 lagunek hartu zuten parte. Oraingoan, ibilbideak Arietzu mendia izan zuen helburu, eta irteera Arietzu mendi-klubari omenaldia egiteko ere baliatu zen, Mallabian mendizaletasunaren aitzindari izan zen taldeari aitortza eginez.
Ibilaldiaren amaieran, A.D. Mallabia F.T.-k plaka bat jarri zuen tontorrean, Arietzu klubaren ibilbidea eta mendizaletasunaren alde egindako lana gogoratzeko.
Ibilaldian zehar, parte-hartzaileek Hiru Txikiak trail lasterketaren zati bat ikusteko aukera ere izan zuten. Lasterketa egun berean egin zen, eta ibilbidearen hainbat puntutan mendizaleen ibilbidearekin bat egin zuen.
Hurrengo irteera, igande honetan
Mallabiko Mendizaleak taldeak ez du etenik izango eta hurrengo irteera irailaren 27an, igandean, egingo du. Oraingoan, familientzako ibilbidea izango da, Mallabiako Gereako ur-jauzietara joateko. Irteera 10:00etan izango da, Trabakua Goikoatik, eta ibilbideak 6,2 kilometro eta +370 metroko desnibela izango ditu. Jarduera Superigandeak programaren barruan antolatu da.
(CAS)
El grupo Mallabiko Mendizaleak celebró el pasado 19 de septiembre su segunda salida de montaña, en la que participaron un total de 22 personas. En esta ocasión, el recorrido tuvo como destino el monte Arietzu y sirvió también como homenaje al club Arietzu, una entidad pionera en el montañismo en Mallabia.
Al finalizar la marcha, A.D. Mallabia F.T. colocó una placa en la cima como homenaje al club y en reconocimiento a su trayectoria y a su aportación al montañismo en el municipio.
Durante el recorrido, los participantes pudieron además observar parte de la carrera de trail Hiru Txikiak, celebrada ese mismo sábado y cuyo recorrido coincidió en algunos puntos con el de los montañeros.
La próxima salida, este domingo
Mallabiko Mendizaleak ya tiene preparada su próxima salida, que tendrá lugar este domingo, 27 de septiembre. En esta ocasión se trata de una ruta familiar hasta las cascadas de Gerea, en Mallabia. La salida será a las 10:00 horas desde Trabakua Goikoa, con un recorrido de 6,2 kilómetros y 370 metros de desnivel positivo. La actividad forma parte del programa de los Superigandeak.








.jpeg)
No hay comentarios:
Publicar un comentario