(EUS)
Joan den larunbatean, urriaren 24an, Mallabiko Gizonezkoen Frontenis Maratoia bikoteka jokatu zen, eta Eloy González burgostarra eta Diego Melguizo soriarra izan ziren txapeldunak.
Goizetik arratsaldera arte luzatu zen jardunaldia, final-laurdenetako partidekin hasi eta final handiarekin amaitu arte. Parte-hartzaileek hainbat partida jokatu zituzten txapelaren lehian, eta eguna Eloy González eta Diego Melguizoren garaipenarekin amaitu zen.
Finalerdietan, Mario Olarte eta Andrés Jiménezek 5-7 galdu zuten Erlantz Antxia eta Asier Larrearen aurka. Beste finalerdian, Eloy González eta Diego Melguizok 10-7 irabazi zieten Javier Toribio eta Jesús Domínguezi.
Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidan, Erlantz Antxiak eta Asier Larreak 7-6 irabazi zieten Javier Toribiori eta Jesús Domínguezi, eta hirugarren postua eskuratu zuten.
Finalean, Eloy González eta Diego Melguizo nagusitu ziren Mario Olarte eta Andrés Jiménezen aurka, 18-7ko emaitzarekin. Horrela, bikote burgostarrak eta sorarrak Mallabiko Gizonezkoen Frontenis Maratoiko txapela eskuratu zuten.
Zorionak txapeldunei eta eskerrik asko parte-hartzaile guztiei!
(CAS)
El pasado sábado, 24 de octubre, Mallabia acogió el Maratón de Frontenis Masculino en parejas, en el que el burgalés Eloy González y el soriano Diego Melguizo se proclamaron campeones.
La jornada se prolongó desde primera hora de la mañana hasta la tarde, con partidos que comenzaron con los cuartos de final y concluyeron con la gran final. Los participantes disputaron varios encuentros en busca de la txapela, que finalmente fue para Eloy González y Diego Melguizo.
En las semifinales, Mario Olarte y Andrés Jiménez cayeron por 5-7 ante Erlantz Antxia y Asier Larrea. En la otra semifinal, Eloy González y Diego Melguizo vencieron por 10-7 a Javier Toribio y Jesús Domínguez.
En el encuentro por el tercer y cuarto puesto, Erlantz Antxia y Asier Larrea se impusieron por 7-6 a Javier Toribio y Jesús Domínguez, asegurándose la tercera posición del torneo.
La final enfrentó a Mario Olarte y Andrés Jiménez con Eloy González y Diego Melguizo. Estos últimos se llevaron la victoria por 18-7 y se proclamaron campeones del Maratón de Frontenis Masculino de Mallabia.
¡Enhorabuena a los campeones y gracias a todos los participantes!
.jpeg)
.jpeg)

.jpeg)
.jpeg)



.jpeg)








.png)


.jpeg)







.png)





