(EUS)
Superigande beldurgarri eta magikoa. Horrela defini genezake joan den igandeko jardunaldia Kontzejuzarrean. Beste asteburu batzuetan ez bezala, oraingoan, Gau Beltzako ekitaldiak zirela eta, Superigandearen programazioa egokitu egin zen. Iluntasun eta misteriozko bi gau luzeren ondoren atseden hartzeko, Superigandeak arratsaldeko saioa baino ez zuen izan Kontzejuzarrean, eta bertan, pelikulaz gozatu eta mahai-jokoetara jolastu genuen. Ostiraleko Kirol Eskolako entrenamendu saioa ere murriztu egin zen eta entrenamenduetara itzulera datorren astean izango da, asteartean lehenengo eta ostiralean ondoren.
Esan bezala, Kontzejuzarrean Star Wars unibertsoko "Mandaloriano & Grogu" filmaren proiekzioaz gozatu genuen 16:00etan. Ondoren bingoan, xakean eta dominoan jokatu genuen Domu Santu Guztien igande arratsaldea ederki pasatzeko.
(CAS)
Como se ha mencionado, en el Kontzejuzarra disfrutamos de la proyección a las 16:00 de la película "Mandaloriano & Grogu" del Universo Star Wars. Tras ello jugamos al bingo, al ajedrez y al dominó para pasar en grande la tarde del domingo de Todos los Santos.

No hay comentarios:
Publicar un comentario