Joan den asteburua Korrika Mallabiko herria zeharkatu zuen, alaitasunez eta euskaraz blai! AD Mallabia FTek parte hartu zuen hainbat ekintzekin, euskararen aldeko lasterketako ekintzei batuz. Larunbatean, Laurak eta Irenek lekukoa eraman zuten 3178KMan, herritik Areitiorako bidean, hilerriaren aldapan. Une hunkigarria eta zirraraz beterikoa izan zen. Gainera, oso ondo mantendu zuten beraien erritmoa, nahiz eta aldapa gogorra izan.
Igandean berriz, Superigande berezia izan genuen. Goizean, kirola eta txokolatada izan genuen. Atletismo eta korrika egitearen inguruko kirol eta probak praktikatu genituen. Lasterketa arrunta, oztopo-lasterketa, pisu-jaurtiketa eta disko-jaurtiketa izan genuen. Goiza amaitzeko, belkrozko dianarekin aritu ginen. Arratsaldean, Kontzejuzarrean "Super Elfkinak" filma ikusi genuen, palomita eta guzti.
Asteburu bikaina kirola euskaraz bizitzeko, urteko beste egun guztietan bezela!





No hay comentarios:
Publicar un comentario