martes, 28 de octubre de 2025

Ruiz-Claveria bikoteetan eta Gandiaga bakarkakoan izan ziren XIV. Frontenis Maratoiko txapeldunak

 (EUS)

Frontenisa izan da urriko jaien plater nagusienetako bat. Asteburu honetan jokatutako XIV. Frontenis Maratoia larunbatean goizean hasi eta igandeko azken orduan bukatu zen. Lehenengo bikoteen txapelketa jokatu zen, eta ondoren bakarkakoa. Maila ikaragarriko maratoi luze eta lehiatua izan zen, 60 partida eta 60 jokalari baino gehiagorekin. Ruiz-Claveria bikotea izan zen garailea, larunbatean Galarza-Domínguez nafarrak 15-6 garaitu ondoren. Bakarkakoan, Gandiaga ermuarra izan zen txapelduna, Lezeta otxandiotarra 18-11 irabazita.

Larunbatean 24 bikotek hartu zuten parte Mallabia I. Udal Pilotalekuan jokatutako bikoteen txapelketan. Lehenengo eskualdearteko fasea jokatu zen, eta ondoren orokorra. 3 bikoteko 8 taldetan banatuta, eguna luzea izan zen beraz. Arratsaldean jokatu ziren faserik beroenak: final-laurdenak eta finalerdiak. Azkenik, finalak, gaueko 21:30etan hasi ziren. Final-erdietan Ruiz-Claveria bikoteak 7-12 gailendu zitzaien Aldape eta Ramosi. Beste aldean, Galarza-Domínguezek 22-6 irabazi zieten Martínez-Romero bikoteari. Finala baino lehen, hirugarren eta laugarren postuak jokatu ziren. 14-22ko markagailuarekin, Martínez-Romero bikotea izan zen hirugarren sailkatua. Finalean, lehia bizia izan arren, markagailuak abantaila argia islatu zuen: Ruiz eta Claveria bizkaitarrek 15-6 irabazi zieten Iruñeko Galarza-Domínguez bikoteari.

Igandean jarduera eskolako frontoira mugitu zen, emozio-maila mantenduz. 16 jokalarik hartu zuten parte, horietako asko aurreko egunean aritutakoak. Jardunaldia ere luzea izan zen: goizeko 9:00etan hasi eta arratsaldeko 20:30etan amaitu zen. Desgaste fisikoa itzela izan zen. Bikoteetan bezala, lehenengo eskualdearteko fasea jokatu zen eta ondoren orokorra. Talde-fasearen ostean, finalerdiak jokatu ziren arratsaldean. Gandiagak 17-12 irabazi zion Sierrari; Lezetak, berriz, 18-12 Domínguezi. Finala Frontenis Ligako berbera izango zen: ermuarra eta otxandiotarra aurrez aurre berriro. Hori baino lehen, hirugarren eta laugarren postuak jokatu ziren Markel Sierra eta Jesús Domínguezen artean. Sierra bilbotarra izan zen podiumeko hirugarrena, 18-7 irabazita. Finalean, ozta-ozta egon arren, ez zen errebantxarik egon: Gandiagak hilabete batean bigarren txapela eraman zuen, Lezeta 18-11 mendean hartuta. Finala oso lehiatua izan zen, eta une batzuetan Lezetak markagailuari buelta emango ziola zirudien. Hala ere, ermuarrak ondo eutsi zion Otxandioko jokalariari eta txapelketa aurkari beraren aurka errepikatu zuen.


(CAS)

El frontenis ha sido uno de los platos fuertes de estas Urriko Jaiak de Mallabia. El XIV Maratón de frontenis, jugado este fin de semana, comenzó el sábado temprano y terminó a última hora del domingo. Primero el campeonato de parejas, después, el individual. Fue un maratón largo y disputado con un nivel impresionante, con más de 60 partidos y más de 60 jugadores. En la modalidad de parejas, Ruiz y Clavería se impusieron el sábado a los navarros Galarza-Domínguez por 15-6. En el individual, el campeón fue el ermuarra Gandiaga, que venció al otxandiarra Lezeta por 18-11. 

24 parejas tomaron parte en el campeonato de parejas disputado el sábado en el Frontón Municipal Mallabia I. Primero se disputó la fase interregional, después la general. 8 grupos de 3 parejas, así que el día fue largo. Por la tarde compitió la fase más calurosa. Primeros cuartos de final y semifinales. Por último, las finales comenzarán a las 21:30 de la noche. En la semifinal, Ruiz-Clavería se impuso por 7-12 a Aldape y Ramos. Por otro lado, Galarza-Domínguez ganaron 22-6 a Martínez-Romero. Antes de la final, se disputaron el tercer y cuarto puesto. Con un marcador de 14-22, la pareja Martínez-Romero fue la tercera clasificada. En la final, pese al intenso duelo, el marcador reflejaba una clara ventaja. Los vizcaínos Ruiz y Clavería ganaron 15-6 a la pareja pamplonesa Galarza-Domínguez. 

El domingo, la actividad se trasladó al frontón escolar, manteniendo el nivel de emoción. Participaron 16 jugadores, muchos de ellos con experiencia el día anterior. La jornada también fue larga. Desde las 9:00 de la mañana hasta las 20:30 de la tarde. El desgaste físico fue enorme. Al igual que en las parejas, se disputó la primera fase interregional y después la general. Después de la fase de tadel, por la tarde se disputaron las semifinales. Gandiaga ganó 17-12 a Sierra. Lezetas 18-12 Domínguez. La final sería la misma que en la liga de frontenis: ermuarra y otxandiotarra de nuevo frente a frente. Antes de eso, se disputaron los puestos tres y cuatro entre Markel Sierra y Jesús Domínguez. El bilbaíno Sierra fue el tercero en el podio al ganar 18-7. En la final, aunque apenas hubo revancha. Gandiaga se llevó su segunda txapela en un mes tras ganar 18-11 Lezeta. Fue una final disputada y hubo momentos en los que parecía que Lezeta iba a darle la vuelta al marcador. Sin embargo, el ermuarra aguantó bien al jugador de Otxandio y repitió campeonato ante el mismo rival.









No hay comentarios: