(EUS)
Frontenisez betetako asteburua Mallabin. Pasa den larunbat eta igande honetan fronteniseko jokalari onenak bildu dira kirol honen zaletuak zirraraz eta pasioz betzeko.
Txapelketa larunbatean hasi zen binakako kategoriarekin Mallabia I. Udal Pilotalekuan Pagoa Iriarte eta Ainhoa Huarte nafarrak nagusitasunez gailendu ziren txapelketako binakako mailan. 5 garaipen beste horrenbeste partidutan eta final handi bat Ana Garcia eta Andrea Campo salamancarren aurka. Final oso parekatua izanik, azkenean, nafarren gaztetasuna 20-13 nagusitu zen. Hirugarren postua Laura Saezentzat (Gazteiz) eta Itsaso Praderarentzat (Mallabia) izan zen, Lorena Barron eta Mirian Ruiz errioxar-aragoiar bikotearen aurka. Naia eta Udane Larrinaga durangarrek eraman zuten eskualde-arteko kategoria.
Igandean banakako kategoriaren txanda izan zen, aurreko jardunaldiko maila bikainari eutsi ziona. Nagore Martin arabarrak irabazi zuen banakako txapela Mirian Ruiz soriarraren aurretik. Podiuma Inge Sancristobal bizkaitarrak osatu zuen eta Lorena Barron errioxarra laugarren izan zen.
(CAS)
Fin de semana de puro frontenis en Mallabia. Este pasado sábado y domingo las mejores jugadoras de frontenis de la zona se han reunido para hacer vibrar a l@s aficionad@s de este deporte.
El campeonato comenzó el sábado con la categoría de parejas en el Frontón Municipal Mallabia I. Las navarras Pagoa Iriarte y Ainhoa Huarte se impusieron con autoridad en la categoría. 5 victorias en otros tantos partidos y una gran final ante las salmantinas Ana Garcia y Andrea Campo. Una final muy igualada hasta que, finalmente, la juventud de las navarras acabó imponiéndose 20-13. El tercer puesto fue para Laura Saez (Gasteiz) e Itsaso Pradera (Mallabia) al derrotar en la final de consolación a la pareja riojano-aragonesa formada por Lorena Barrón y Mirian Ruiz. El campeonato comarcal se lo llevaron las duranguesas Naia y Udane Larrinaga.
El domingo fue el turno de la categoría individual, que mantuvo el gran nivel de la jornada anterior. La alavesa Nagore Martin ganó la txapela del individual por delante de la soriana Mirian Ruiz. El podio lo completó la vizcaina Inge Sancristobal y la riojana Lorena Barron fue cuarta.





