miércoles, 14 de mayo de 2025

AD Mallabia FT kirol kluba Euskaraldiarekin bat!

 Euskaraldia 2018.urtean sortu zen eta gure hizkuntza den euskara bultzatzeko ekimena da. 11 eguneko praktika sozial masibo eta bateratu baten bidez, herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera areagotu nahi du, haien eguneroko harremanetan euskara lehenetsiz. Azken finean, euskara ulertzen duten hiztunen hizkuntza-ohiturak aldatzeko mugimendu soziala da.

Euskaraldiaren 2025. urteko edizioa jada iritsi da. Aurtengoa maiatzaren 11tik 25era egingo da. AD Mallabia FT kirol klubetik mugimendu honekin bat egiten dugu, kluba osatzen dugun jokalari, entrenatzaile, kide edota edozein pertsonaren harremanetan euskararen erabilera guztiz ohikoagoa izateko xedea duen esfortzua eginez, bai modu presentzialean zein digitalean.

Euskaraldian izena eman duzu jada? Horrela ez bada, sartu zaitez Euskaraldiaren web orrialdean, aukeratu zure rola (ahobizi edo belarriprest) eta batu ekimenera. Gainera, argazki, eduki eta Bulegok egindako abesti izugarria deskubritzeko aukera izango duzu. Batu Euskaraldira, mugituz egingo dugu!




No hay comentarios: